GaurkoanZer?

Maria San Juan de Garonda emagina bizirik erre zuten Mungian

Efemeridearen irudia

1508-11-16

Maria San Juan de Garonda emagina bizirik erre zuten Mungian. Ingurukoen esanetan oinarrituta, herejetzat jo zuten eta era basatian torturatu zuten. Inkisizioak dokumentatu zuen garrucha erabili zutela bere aurka, hau da, esku bat edo biak soka banatik lotu eta polea batetik pasaz tiraka torturatu zutela, besteren artean. Errudun jo, ondasunak kendu eta erre egin zuten Mungiako Andra Mari elizako kanposantuan. Mariaren ama 50 urte lehenago (1478an) ere erre egin zuten sorginkeria leporatuta. Ikusi berari buruz egin duten film-laburraren trailerra:

  • Iturria: argia
Partekatu:

Erlazionatutako pertsonaiak: