Ipar Euskal Herriko lehen intsumisoa atxilotu zuten
1992-04-30
Ipar Euskal Herriko lehen intsumisoa atxilotu zuten. Eric Lexardoi gazte orzaiztarrak uko egin zion derrigorrezko soldaduskara joateari eta jendarmeek atxilotu zuten. Bi egunen buruan Patxa kolektiboak deitutako Martxa Antimilitaristan Jean François Lefort Lof eta Nikolas Padrones intsumisoak ere atxilotu zituzten. Kartzelan sartu zituzten hirurak, eta gose greba abiatu zuten. 22 egunez eutsi zioten grebari eta Ipar Euskal Herriko beste bost gaztek publikoki adierazi zutenean beraiek ere intsumiso deklaratzen zirela, baraualdia utzi zuten.