GaurkoanZer?

Lege Oharra

Informazioaren eta Merkataritza Elektronikoaren Gizartearen Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legea betez, jakinarazi nahi dizugu gaurkoanzer.eus webgunearen titularra honako hau dela:

Sozietatearen izena: Iametza Interaktiboa
IFK: B20963302
Helbidea: Zirkuitu Ibilbidea 2, 1 pabilioia
Herria: 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Telefono-zenbakia: 943 37 67 16
Helbide elektronikoa: kaixo@iametza.eus

1. Erantzukizunak eta bermeak

gaurkoanzer.eus, webgunera erabiltzailea borondatez sartu ahal izango da. Webgune honetan nabigatzeak esan nahi du erabiltzaileak ezagutzen eta onartzen dituela bertako lege-oharrak, erabilera-baldintzak eta bertako pribatutasun-politika.

Webgune honetako informazioari zeinahi erabilera ematea erabiltzailearen eta soilik erabiltzailearen erantzukizun pekoa izango da. Hala, informazioa webgunearen helburuarekin bat eginda erabiltzeko konpromisoa hartu beharko du erabiltzaileak.

Erabiltzaileak ezingo dio eman, beraz, legez kontrako erabilerarik webguneko informazioari.

Erabiltzaileek galarazita izango dute eduki faltsuak edo okerrak txertatzea edo jakinaraztea. Erabiltzailea bera izango da, horrenbestez, ematen dituen datuekin eragindako kalteen erantzule bakarra.

Ezin da erabili hirugarrenen datu pertsonalik, euren baimenik gabe. Era berean, debekatuta dago hirugarrenen identifikazio-datuak erabiltzea, beste pertsona edo entitate baten tokian jartzeko asmoz.

Iametza Interaktiboa-k ahalegin handia egiten du webgunean argitaratzen diren edukietan akatsik egon ez dadin. Beraz, beretzat gordetzen du noiznahi horiek aldatzeko eskubidea. Iametza Interaktiboa-k berariaz uko egiten dio webgune honetako edukietako akats edo hutsegiteengatik eratorritako erantzukizunari eta baita horien egiazkotasun-, zehaztasun- eta gaurkotasun-faltaren ondoriozko kalteengatik eratorritako erantzukizunari ere. Webgune honek beste webgune batzuetarako estekak jar ditzake. Iametza Interaktiboa-k ez du bere gain hartzen estekatutako gune horietako ezein edukiren erantzukizunik. Zerbitzu horien helburua, hain zuzen, erabiltzaileei beste informazio-iturri batzuen berri ematea da; horregatik, erabiltzailea soil-soilik bere erantzukizun pean sartuko da eduki horietara, bertan araututako baldintzen arabera.

Iametza Interaktiboa ez da webgune honen edo bertako edukien erabileratik eratorritako zeinahi ondorio edo kalteren erantzulea izango, informatika-kalteak eta birusak txertatzea kontuan hartuta.

Iametza Interaktiboa-k berarentzat gordetzen du noiznahi, aldez aurretik oharrik edo azalpenik eman gabe, webgune honetako diseinua, konfigurazioa eta informazioa aldatzeko edo ezabatzeko eskubidea, baldin eta beharrezkoa dela irizten badiote. Iametza Interaktiboa-k ez du bere bizkar hartuko aldaketa horiek ekar ditzaketen kalteen erantzukizunik. Dena den, eskura dituzten bitarteko guztiak erabiliko ditu, erabiltzaileei aldaketa horien berri emateko.

2. Jabetza intelektuala eta industriala

Webgune honetako edukiek (datu pertsonalek izan ezik) Creative Commons Aitortu – Partekatu berdin (CC-BY-SA) 4.0 lizentzia dute.

Lizentzia honek eskubide hauek ematen dizkio erabiltzaileari:

Beti ere baldintza hauek betetzen badira:

3. Aldaketak

Baldintza hauek guztiak aldatu ahal izango dira, baldin eta Iametza interaktiboa-k noizbait egokitzat jotzen badu; bai lege-aldaketei egokitzeko, bai bestelako hobekuntza batzuk egiteko. Aldaketa horiek indarrean egongo dira webgune honetan argitaratzen diren unetik aurrera.

4. Jurisdikzioa

Iametza interaktiboa eta erabiltzailearen artean sortutako harremana, hain zuzen, aplikatzeko modukoa den legediari eta eskumena daukan jurisdikzioari buruz indarrean den araudian xedatutakoak arautuko du. Nolanahi ere, araudiak aurreikusten badu aldeek eskumen baten mende jarri behar dutela, Iametza interaktiboa eta erabiltzailea, dagokien beste zeinahi eskumeni espresuki uko eginda, Donostiako Epaitegi eta Auzitegien mende jarriko dira.