GaurkoanZer?

Ertzaintza 'Egin' egunkariaren egoitzetan sartu zen eta ikerketa saileko ordenagailuak eraman zituen

Efemeridearen irudia

1993-12-01

Ertzaintza Egin egunkariaren egoitzetan sartu zen eta ikerketa saileko ordenagailuak eraman zituen. Carlos Bueren Espainiako Entzutegi Nazionaleko epaileak agindu zuen Hernani eta Bilboko egoitzetan sartzea. Pepe Rei ikerketa kazetariak salatu zuen beren kontaktu eta informazioen bila sartu zela polizia eta horrek kazetarien sekretu profesionalerako eskubidea urratzen zuela. Kalean jendea pilatu zen eta Ertzaintzak gogor kargatu zuen.

  • Iturria: argia
Partekatu:

Erlazionatutako pertsonaiak: