Hego Euskal Herriak ezetz esan zion Espainiako Konstituzioari
1978-12-06
Hego Euskal Herriak ezetz esan zion Espainiako Konstituzioari. Botoa emateko eskubidea zuten 1.913.980 lagunen erdiak ere ez zuen bozkatu (934.005) eta abstentzioa %51,21ekoa izan zen. Emandako botoen artean, baiezkoak aise gailendu ziren: 661.412; hau da, %70,81. Erroldari eta abstentzioari erreparatuta, Hego Euskal Herriko herritarretatik %34,55ek baino ez ziotela oniritzia eman Espainiako Konstituzioari; hirutik batek, gutxi gorabehera.
- Iturria: argia