Bost preso desagertu ziren Basauriko espetxetik
1976-12-10
Bost preso desagertu ziren Basauriko espetxetik. Ihes egin zutela pentsatu zuten guztiek eta beraiek bilatzeko operazio erraldoia jarri zuen martxan Espainiako Poliziak. Preso hauek, ordea, 52 egunez egon ziren teilatuan edo ganbaran ezkutatuta, behin betiko ihesa prestatzen. Presoak ziren: ETAko Patxi Arana eta José Ignacio Aramayo; PCE(r)-ko Pedro Martínez Ilarduya eta José Vicente Daroca eta Santiago Marcos Tolsa preso sozialak.
- Iturria: argia