GaurkoanZer?

Istiluak izan ziren Baionako epaitegian Zuzen eta Demoetako bina kideren epaiketan, euskaraz deklaratzea ukatu zietelako

Efemeridearen irudia

2002-12-17

Istiluak izan ziren Baionako epaitegian Zuzen eta Demoetako bina kideren epaiketan, euskaraz deklaratzea ukatu zietelako. Zuzeneko kideek, Hegoaldekoak zirenez, itzultzailea zuten. Epaileak ordea ez zien utzi nahi izan Demoei euskaraz egiten. Akusatuei babesa adieraztera joandakoek eserialdia egin zuten, eta poliziak gas negar eragilea erabili eta kolpeka bortitz atera zituen.

  • Iturria: argia
Partekatu:

Erlazionatutako pertsonaiak: