Felix Arnaiz Maeso hil zuen tiroz Erromon Espainiako polizia batek
1969-08-03
Felix Arnaiz Maeso hil zuen tiroz Erromon Espainiako polizia batek. Jaiak ziren, eta Leioan bizi zen burgostar hau lagunekin festara joana zen. Egiten ari ziren zarata medio, udaltzaingoa azaldu zen oso modu txarrean. Lagun taldeak beste norabait joatea erabaki zuen, agente bat, ordea, pistolarekin zain zuten. Arnaiz polizia autora eraman zuten, eta bularrean tirokatu zuten.
- Iturria: argia