Juana Mir Garcia kazetari eta idazle iruindarra fusilatu zuten frankistek Derion

1937-08-05
Juana Mir Garcia kazetari eta idazle iruindarra fusilatu zuten frankistek Derion. Prentsan idazten zuen emakume bakanetakoa zen Espainiako Errepublika garaian. Bilboko La tarde egunkariko La mujer escribe zutabean frankisten krudelkeria –tartean Gernika eta Durangoko bonbardaketak– salatuz bost artikulu idazteagatik atxilotu eta heriotzara zigortu zuten, “gorri separatisten propagandista” izatea egotzita.
- Iturria: argia