GaurkoanZer?

Donostian istilu larriak izan ziren agintarien La Salve desfilearen ostean

Efemeridearen irudia

1992-08-14

Donostian istilu larriak izan ziren agintarien La Salve desfilearen ostean. Lehergailu batek eztanda egin zuen Garibai kaleko izozki dendaren aurrean. Hasieran Barne Sailak zabaldu zuen lehergailuak barnean metraila zeukala, baina egun batzuen buruan bertsio hori gezurtatu behar izan zuen, zaurituak artatu zituen Gurutze Gorriaren arabera hartxintxarrak eta harea baitziren. Desfilearen ondoren Ertzaintzaren eta manifestarien arteko istiluak izan ziren ordu luzez.

  • Iturria: argia
Partekatu:

Erlazionatutako pertsonaiak: