GaurkoanZer?

ETA armagabetu zen, gizarte zibilaren laguntzari esker

Efemeridearen irudia

2017-04-07

ETA erakundea armagabetu zen, gizarte zibilaren laguntzari esker. Biharamunean, Bakearen Artisauek armak zeuden zortzi gunetan Frantziako Polizia itxaron zuten, armagabetzea gauzatzeko. Espainiako eta Frantziako Poliziak erakunde armatuaren amaiera blokeatzen ari zirela, ekimen zibila gakoa izan zen. Baionan egindako ekitaldi jendetsu batekin sostengua eman zitzaion prozesuari, eta estatuei eskatu zitzaien presoen esparruan pausoak emateko.

  • Iturria: argia
Partekatu:

Erlazionatutako pertsonaiak: