GaurkoanZer?

Itsasuko Agiria aurkeztu zuten Aberri Egunean

Efemeridearen irudia

1963-04-15

Itsasuko Agiria aurkeztu zuten Aberri Egunean. Enbata mugimendu abertzaleak ETArekin batera antolatu zuen Aberri Egun hura. Ximun Haranek eta Julen Madariagak, Ipar eta Hego Euskal Herriaren izenean, hurrenez hurren, Gernikako Arbolaren kimu bat landatu zuten. Ezezagun batzuek zuhaixka hondatu zutela-eta, horren ordez oroitarri bat ipini zuten gerora.

Agiri hura mugarria izan zen Iparraldeko abertzaletasunean.

  • Iturria: argia
Partekatu:

Erlazionatutako pertsonaiak: