GaurkoanZer?

70 asteren ostean, euskal presoen sakabanaketaren aurkako itxialdia bukatu zen

Efemeridearen irudia

1997-04-20

70 asteren ostean, euskal presoen sakabanaketaren aurkako itxialdia bukatu zen Donostiako Artzain Onaren katedralean. 70 astez, zazpi egunero talde berri batek ekiten zion baraualdiari: orotara 600 lagun txandakatu ziren gose greba kolektiboan. Ekitaldi jendetsu batekin amaitu zuten itxialdia eta gose greba ibiltaria abiatu zuten. Erreleboa Itoizekiko Elkartasuna taldeak hartu zuen Orbaizko elizan.

  • Iturria: argia
Partekatu:

Erlazionatutako pertsonaiak: