GaurkoanZer?

Bigarren Karlistaldia gisa izendatu ohi den herri altxamendua eta guda hasi zen Hego Euskal Herrian

Efemeridearen irudia

1872-04-21

Bigarren Karlistaldia gisa izendatu ohi den herri altxamendua eta guda hasi zen Hego Euskal Herrian. Espainiako Estatua ezegonkortasun politiko, sozial eta ekonomiko betean zela, Hego Euskal Herrian Estatu Karlista eratu zuten Foru Aldundietan oinarrituta. Hiriburuak eta beste zenbait hiri, halere, liberalen kontrolpean zeuden. Hogei urte lehenago Zumalakarregik egin bezala, bigarrenean Santa Kruz apaizaren aginduetara, gerrilla gerra praktikatu zuten karlistek batez ere Espainiatik altxamendua zapaltzera ekarritako tropen aurka. Karlisten 1876ko porrotarekin, Foruak deuseztatu egin zituzten.

  • Iturria: argia
Partekatu:

Erlazionatutako pertsonaiak: