GaurkoanZer?

Hegazkin faxistek Gernika bonbardatu zuten

Efemeridearen irudia

1937-04-26

Gernika bonbardatu zuten. Alemania naziko Kondor Legioak eta Italia faxistako Aviazione Legionaria abiazioak burutu zuten sarraskia. Merkatu egunez eginiko zibilen aurkako eraso honek 2.000 pertsona inguru hil zituen. Pablo Picassok bonbardaketan oinarrituz eginiko Guernica koadroak gertaera nazioartean zabaltzen lagundu zuen. Euskal Herriko herri eta hiri gehiago ere bonbardatu zituzten frankistek.

  • Iturria: argia
Partekatu:

Erlazionatutako pertsonaiak: