Pedro de Rada nafarra torturatuta hil zuten gaztelarrek
1512-11-18
Pedro de Rada nafarra torturatuta hil zuten gaztelarrek, konkista garaian. Nafarroako errege-erreginen alde Murillo el Frutoko altxamenduaren buru izana zen De Rada. Atxilotu eta heriotzara zigortu zuten. Tortura potroan hainbat orduz izugarrizko oinazea eragin ostean, hezurrak beren lekuetik atera eta gorputza desartikulatuta hil zuten. Albako dukearen Gaztelako armadak Erribera kontrolpean zuenetik, Nafarroako koroaren aldeko kideak desterratu, torturatu eta hil zituzten. Inkisizioa ere, garai hartan sartu zuten espainiarrek Nafarroan.
- Iturria: argia