Nafarroako Pedro mariskala hil zuten Valladoliden, preso zeukatela
1522-11-24
Nafarroako Pedro mariskala hil zuten Valladoliden, preso zeukatela. Nafarroako armadako burua eta figura politiko garrantzitsua izan zen. 1516an atxilotu zuten Erronkarin, erresuma berreskuratzeko bigarren saiakeran. Bere buruaz beste egin zuela zioten iturri ofizialek, baina Carlos I.a enperadorearen aginduz lepoa moztuta hil zutela jakin da gerora, espetxeratutako buruzagi gaztelar komuneroak bezala. Aurretik, enperadoreak Pedro mariskalari askatasuna eskaini zion bere zerbitzura jartzearen truke, baina honek uko egin zion.
- Iturria: argia