Guardia Zibilak Mikel Zabalza orbaizetarra atxilotu zuen Altzan
1985-11-26
Guardia Zibilak Mikel Zabalza orbaizetarra atxilotu zuen Altzan. Intxaurrondora eraman eta torturatuta hil zuten. Espainiako Gobernua krimena estaltzen ahalegindu zen, atxiloketan ihes egin eta Bidasoa ibaira erori zela esanda, baina froga guztiek bertsio hori gezurtatzen zuten. Euskal Herria astindu zuen estatu krimena izan zen.
- Iturria: argia