GaurkoanZer?

Iruñeko murruen aurkako bigarren erasoa abiatu zuen Nafarroako armadak, barnean gaztelarrak gotortuta zirela

Efemeridearen irudia

1512-11-27

Iruñeko murruen aurkako bigarren erasoa abiatu zuen Nafarroako armadak, barnean gaztelarrak gotortuta zirela. Azaroaren 5eko porrotaren ostean, oraingoan Takonerako aldetik hasi zuten bonbardaketa azaroaren 24an, murruan arrakala bat zabalduz. Nafarroako banderaren atzetik abiatu ziren bertara, atzetik aliatu frantsesak eta mertzenario alemanak zituztela, baina gaztelarrek tiroka sekulako triskantza egin zuten. Ordubeteren ostean, geratu eta Nafarroa Beherera erretiratzea erabaki zuten, Logroñotik gaztelarren errefortzuak zetozela jakitun.

  • Iturria: argia
Partekatu:

Erlazionatutako pertsonaiak: