GaurkoanZer?

Lopez Zabalegi sarjentua buru zuen foruzale talde bat matxinatu zen Obanos eta Garesen

Efemeridearen irudia

1893-06-02

Lopez Zabalegi sarjentua buru zuen foruzale talde bat matxinatu zen Obanos eta Garesen. Matxinada foruak murrizten zituen dekretu batek eragin zuen eta laster Hego Euskal Herriko hainbat tokitara zabaldu ziren istiluak.

Gamazo Ogasun ministro liberalak sustatu zuen dekretua, baina ez zuen gauzatzea lortu. Garaipenaren oroigarri, Foruen Monumentua eraiki zuten Iruñean.

  • Iturria: argia
Partekatu:

Erlazionatutako pertsonaiak: