GaurkoanZer?

Euskaldunen eta espainiarren arteko gerra hasi zen Bolivian, Juan Urbieta euskalduna hil zutenean

Efemeridearen irudia

1622-06-08

Euskaldunen eta bikuinarren arteko gerra hasi zen Potosin, egungo Bolivian, Juan Urbieta euskalduna hil zutenean. Biharamunean, euskaldunak kalera atera ziren hilketa mendekatzeko asmoz. Bikuinak eskualdean bizi ziren espainiarren izen informala zen. Cerro Ricoko zilar-meategien kontrola lortzeko nahia izan zen gerraren arrazoia. Ameriketako konkistari "esker", Boliviako zonalde horretako ekonomia eta politikaren nagusitasuna euskaldun batzuen esku zegoen, Espainiako proiektu inperialistaren barruan.

  • Iturria: argia
Partekatu:

Erlazionatutako pertsonaiak: