GaurkoanZer?

Guardia Zibilak ETAko bi kide hil zituen Hernanin, granada bat botata etxebizitza barrura

Efemeridearen irudia

1984-06-15

Hernani borroka eremu bilakatu zen. Goizaldean Guardia Zibilak ETAren Adarra komandoa-ren aurkako operazioa abiatu zuen, beste kide batzuek torturatuta, zein etxebizitzatan lokalizatu jakin ostean. Juan Luis Lekuona Elorriaga Katu eta Agustín Arregi Perurena Txuria-k beren etxebizitzako gela batetik tiroka erantzun zieten eta tiroketa handi bat hasi zen. Galindoren aginduetara, Poliziak eraikina inguratu eta parean zuten etxetik ere tiro egiten zieten. Azkenik, barrura granada bat bota zieten eta kiskalita hil ziren bi ekintzaileak.

Kalean, tiroketak asaldaturik, herritarrek protestan aurre egin zieten guardia zibilei. Bi gorpuak guztiz erreta ateratzen ikustean asaldura zabaldu zen. Arregiren hilkutxa Hernaniko udaletxeko osoko bilkuran jarri zuten eta hilerrian Poliziak kargatu egin zuen.

Kortatuk Hernani 15-VI-84 abestia egin zuen gertaera hau oinarri hartuta.

Nafarroa kaleko etxebizitza horretan hil zituzten ETAko bi kideak. Punto y Hora
Horrela geratu zen etxebizitza barrutik. Punto y Hora
Zauritua izan zen guardia zibil batek paretan hori idatzi zuen. Punto y Hora
Hildako Arregi eta Lekuona Punto y Hora
 Punto y Hora
Hernaniko jaiak tentsio handiz bizitu zituzten. Irudian, udaletxean pankarta bat eta ikurrina jaitsita dolu gisa. Punto y Hora
Garai hartako Punto y Horaren azala.

  • Iturria: argia
Partekatu:

Erlazionatutako pertsonaiak: