GaurkoanZer?

Hogei bat antimilitarista Bilboko Gobernu Militarrera joan ziren, “armadaren aurka partida jokatzera”

Efemeridearen irudia

2006-06-17

Futbolean jokatzeko arroparekin agertu ziren hogei bat ekintzaile antimilitar Bilboko Gobernu Militarrera, “armadaren aurka partida jokatzera”. Alemaniako Futboleko Munduko Koparen karietara egin zuen ekimen umoretsua Kontzientzia Eragozpen Mugimenduak. Militarrek ez zuten partida jokatu nahi izan eta zortzi lagun atxilotu zituzten “eremu militar batean indarrez sartzeagatik”.

  • Iturria: argia
Partekatu:

Erlazionatutako pertsonaiak: