IK-ko kide Maddi Heguy hil zen Biarritzen, atxilotua izan berritan, tren batek harrapatuta
1987-06-21
Iparretarrak erakunde armatuko kide Maddi Heguy hil zen Biarritzen, atxilotua izan berritan, tren batek harrapatuta. Urte erdi bat lehenago Paueko espetxetik ihes egin zuen Gabi Mouescarekin batera, lau urteko zigorra betetzeko hilabete gutxi falta zitzaizkiola eta klandestinitatera itzuli zen. Poliziagandik ihesean ari zela, trenbide ondoan tiroz zauritu zuten, autora atxilotuta sartu eta Hendaia-Paris trenak harrapatu zuen autoa, jendarmea ere hilez.
- Iturria: argia