Negu Gorriak taldeak kontzertu sorpresa eman zuen Gipuzkoako epaitegiaren aurrean, kamioi batean
1994-06-27
Negu Gorriak taldeak kontzertu sorpresa eman zuen Gipuzkoako epaitegiaren aurrean, kamioi batean. Taldeko baxulari Mikel Kazalis intsumisoa epaiketara deituta zegoen, besteren artean. Kazalis ez zen epaiketara aurkeztu “epaileek kalean zer gertatzen den jakin dezaten”. Kontzertua amaitu zenean, kamioiak alde egin, eta bertaratutako 200 lagunek eserialdia egin zuten Gobernu Zibilaren aurrean. Ikusi ekimenaren bideoa.
- Iturria: argia