Elkanok gidatutako espedizioa SanlĂșcar de Barramedako portuan lurreratu zen, lurrari bira emanda

1522-09-06
Juan Sebastian Elkanok gidatutako espedizioa Sanlúcar de Barramedako portuan lurreratu zen, lurrari bira emanda. Espedizio burua Fernando Magallanes zen, baina gaur egungo Filipinetan indigenen kontrako eraso batean hil zuten. Handik gutxira Elkanok hartu zuen bere ardura. Espedizioaren helburua zen Europan urrearen pareko balioa zuen Moluketako espezieen jabe egiteko bide bat osatzea Mendebaldetik, mende horretan hedatze prozesuan zen Espainiako inperialismoaren mesedetan.
- Iturria: argia