GaurkoanZer?

Maialen Larralde hil zuten gillotinaz Donibane Lohizunen

Efemeridearen irudia

1794-09-19

Maialen Larralde hil zuten gillotinaz Donibane Lohizunen. Batez ere Euskal Herrian eta Pirinioetan borrokatzen ari ziren Frantziaren eta Espainiaren arteko gerran armadari desertzioa bultzatzea egotzita hil zuten. Saran jaioa, 35 urte zituen preso hartu zutenean eta Beran ari zen lanean irule gisa.

1794ko martxotik urrira agintari frantziarrek Lapurdin errepresio gogorra gauzatu zuten: 3.000tik gora lagun beren etxeetatik atera eta Landetara bortxaz bidali zituzten, herri horietan erreketa, lapurreta eta gehiegikeria ugari eginez. Ipar Euskal Herriko foruak legez kendu eta lau urtera izan zen eta 1.600 bat lapurtar hil zituztela kalkulatzen da.

  • Iturria: argia
Partekatu:

Erlazionatutako pertsonaiak: