GaurkoanZer?

Juan Antonio Aranguren 'Iharra' ETAko kidea hil zuen Guardia Zibilak Urdazubin

Efemeridearen irudia

1972-09-20

Juan Antonio Aranguren Iharra ETAko kidea hil zuen Guardia Zibilak Urdazubin. Iharra bi komandokiderekin batera Ipar Euskal Herrira gurutzatzera zihoan, jakin gabe pasabide hura Guardia Zibilak kontrolatua zuela. Ikusi zituztela konturatzean, ihesari eman zioten, baina Arangureni bizkarretik metrailetaz tiro egin zioten. Familia gorpua identifikatzera joan zenean, guardia zibilez inguratuta zegoen, bizkarreko tiroak ez zitzaten ikusi.

  • Iturria: argia
Partekatu:

Erlazionatutako pertsonaiak: