GaurkoanZer?

Guardia Zibilak Jose Miguel Bustintza eta Gaizka Gaztelumendi ETAko kideak tiroz hil zituen Bilbon

Efemeridearen irudia

1997-09-24

Guardia Zibilak Jose Miguel Bustintza eta Gaizka Gaztelumendi ETAko kideak tiroz hil zituen Bilbon. Barne Ministerioak hauen eta guardia zibilen arteko tiroketa izan zela zabaldu arren, aurretik prestatutako polizia operazioa izan zen. Guardia zibilek haiek atxilotzeko aukera izan zuten arren, tiro egitea erabaki zuten Amistad kalean, Abando ondoan. Juan Mari Atutxa, garaiko Eusko Jaurlaritzako Barne sailburua operazioaren xehetasunen jakitun zen.

  • Iturria: argia
Partekatu:

Erlazionatutako pertsonaiak: