GaurkoanZer?

Baionako Mombar hoteleko atentatua egin zuen GALek

Efemeridearen irudia

1985-09-25

Baionako Mombar hoteleko atentatua egin zuen GALek. Lau euskal errefuxiatu hil zituzten tabernan tirokatuta: Agustin Irazustabarrena, Jose Maria Etxaniz, Sabin Etxaide eta Iñaki Asteasuinzarra. Inguruan zeuden herritarrak hiltzaileen atzetik atera ziren harrapatu nahian. Pierre Frugoli eta Lucien Mattei mertzenarioek aitortu zuten ardura, baita Espainiako Poliziak kontratatu eta finantzatu zituela ere.

Atentatuak zirrara handia eragin zuen Euskal Herrian. Gipuzkoan greba orokorra deitu zen, eta borroka-eguna gainerako Hegoaldeko lurraldeetan.

Espainiako zerbitzu sekretuek gerra zikinean gutxienez 70 pertsona hil zituzten Euskadin.

  • Iturria: argia
Partekatu:

Erlazionatutako pertsonaiak: