Amnistiaren Aldeko Bigarren Astea abiatu zen Hego Euskal Herrian

1977-05-08
Amnistiaren Aldeko Bigarren Astea abiatu zen Hego Euskal Herrian. Ekimen ugari antolatu ziren aste osoan, hala nola greba orokorra, itxialdiak eta manifestazioak. Egun horietan, Espainiako Poliziak gogor egin zuen jendearen kontra. Zazpi lagun hil eta ehunka zauritu zituzten Euskal Herriko herri ugaritan.
- Iturria: argia