Jarrairen V. Kongresua bortizki eragotzi zuen Espainiako Poliziak, agindu judizialik gabe

1992-05-09
Jarrairen V. Kongresua bortizki eragotzi zuen Espainiako Poliziak Txurdinagako Gabriel Aresti institutuan, inongo epaileren agindurik gabe. Ikastetxeko atea indarrez zabaldu eta mehatxuka, bertan ziren guztiak identifikatu, aterarazi eta Mikel Zubimendi eta Joseba Kamio ordezkariak atxilotu zituzten. Arratsaldean, gertaera salatzeko Indautxuko komisaldegi aurrean egindako kontzentrazioan beste 21 lagun atxilotu zituzten.
- Iturria: argia