Espainiako Poliziak Manuel Fuentes Mesa hil zuen Ortuellan, Amnistiaren Aldeko Astean
1977-05-14
Espainiako Poliziak Manuel Fuentes Mesa hil zuen Ortuellan, Amnistiaren Aldeko Astean. Ezkon-aurreko agur-afaria ospatzen, errepidean oinez zihoan goizaldean lagun taldea. Poliziak taldea geratu eta bat-batean buruan tiroa jo zion.
Ikurriña eta Andaluziako banderarekin ehortzi zuten. Poliziak eraso egin zien hiletara hurbildutakoei eta fabrikako lankideek familiari egun bateko jornala eman zioten.
- Iturria: argia