GaurkoanZer?

Gasteizko Errekaleor auzo okupatura argia moztera joan ziren Iberdrolako langileak Ertzaintzaz lagunduta

Efemeridearen irudia

2017-05-18

Gasteizko Errekaleor auzo okupatura argia moztera joan ziren Iberdrolako langileak Ertzaintzaz lagunduta. Eusko Jaurlaritzaren Industria sailaren aginduei jarraiki, auzoa argindarrik gabe utzi zuten. Bizilagunek desobedientzia zibilarekin erantzun zieten elektrizitate kaxaren inguruan harresia antolatuz. Ertzaintzak hiru pertsona atxilotu, hainbat lagun zauritu eta kazetari bati gutxienez eraso egin zion. Errekaleor Euskal Herriko gune autogestionaturik handiena da.

Lotura honetan egun horretako erresistentziaren argazki eta informazio gehiago.

  • Iturria: argia
Partekatu:

Erlazionatutako pertsonaiak: