GaurkoanZer?

Hondarribiko segadan metrailatuta hil zituzten Roke Mendez eta Joxe Luis Mondragon ETAko kideak

Efemeridearen irudia

1974-05-20

Hondarribiko segadan metrailatuta hil zituzten Roke Mendez eta Joxe Luis Mondragon ETAko kideak. Mendez santurtziarra zen, Mondragon Arrasatekoa. Hondarribira abiatu ziren txalupan Hendaiatik, ustez ekintza bat egitera. Asturiaga hondartzatik hurbil zirenean, beren zain ziren poliziek tiro egin zuten bi militanteak hilez. El Diario Vasco eta beste zenbait prentsa espainiarrek esan zuten arren enfrentamenduan hil zituztela, ez dirudi txalupatik lehorrera tiro egin zenik eta beraz, exekuzioa izan zela esan daiteke. Ehorzketak oso liskartsuak izan ziren. Pasaiako Segadaren aurrekaria izan zen.

  • Iturria: argia
Partekatu:

Erlazionatutako pertsonaiak: