GaurkoanZer?

Bizkaiko Gobernu Zibilaren egoitzan behiak sartzen saiatu ziren abeltzain bizkaitarrak

Efemeridearen irudia

1991-05-23

Bizkaiko Gobernu Zibilaren egoitzan behiak sartzen saiatu ziren abeltzain bizkaitarrak. EHNEko kideak ziren eta esne eta haragiaren truke ordaintzen zizkieten prezio baxuen aurkako protesta zen. Poliziak borrakadaka hasi eta gomazko pilotak jaurtiz amaitu zuen pertsona eta animalien aurka. Aurreko egunean Donostian eta Iruñean, ehunka litro esne bota zituzten lurrera eta haragi xerrak banatu zituzten euskal baserritarrek.

  • Iturria: argia
Partekatu:

Erlazionatutako pertsonaiak: