GaurkoanZer?

Demoetako 62 kidek presoen bizi baldintzak salatzeko dozena bat ekimen egin zituzten, erabat koordinatuta

Efemeridearen irudia

2000-05-26

Demoetako 62 kidek presoen bizi baldintzak salatzeko dozena bat ekimen egin zituzten zortzi herritan, erabat koordinatuta.

Kateaketak egin zituzten Biarritzeko aireportuko hegazkin baten gurpiletan, AHTren trenbidean, Baionako Auzitegiko aparkalekuaren sarreran, Juan Jose Ibarretxe lehendakariaren etxeko atean eta Euskal Bizikleta lasterketaren helmugako plataforman, besteak beste.

Horrez gain, hiru kilometrotan zehar presoen aurpegiekin 500 panel jarri zituzten eta Donapaleun eraikin publikoak eskalatu zituzten pankartekin.

  • Iturria: argia
Partekatu:

Erlazionatutako pertsonaiak: