Hasieratik telefonoz euskaraz hitz egitea debekatu zuten Hego Euskal Herrian

1896-05-27
Hasieratik telefonoz euskaraz hitz egitea debekatu zuten Hego Euskal Herrian. Telefono zerbitzua jartzen ari ziren eta honakoa jaso zuen prentsak: “Debekatuta dago aparatu honen bidez hitz egitea katalanez, valentzieraz, asturieraz, euskaraz eta galizieraz. Telegrafoetako langileak elkarrizketa eteteko zigorra aplikatuko du, bere ardura baita lokutorioetan zer esaten den entzutea.
- Iturria: argia