Urruñan protestan bildutako emakume talde bati tiro egin zion Frantziako armadak
1750-03-01
Urruñan protestan bildutako emakume talde bati tiro egin zion Frantziako armadak. Frantziako Gobernuak tabakoari ezarritako zergaren aurka bildu ziren emakumeak, eta bertako autoritateek armada deitu zuten. Tiroen ondorioz Gratianne Suhibar, Marie Dithurbide eta Agustina Irigoity hil zituzten. Jean Lapis, Bixitalako jauna ere hil zuten, eta bere izena “zikintzeko” emakumez jantzita zihoala zabaldu zuten.
- Iturria: argia