Espainiako Poliziak gazte bat hil zuen Tarragonan, Gasteizko sarraskiaren aurkako protestan
1976-03-06
Espainiako Poliziak Juan Gabriel Rodrigo Knafo gaztea hil zuen Tarragonan. Gasteizko Martxoaren 3ko sarraskien aurkako protesta antolatu zuten, baina Poliziak ezer hasi aurretik kargatu zuen. Knafo atari batean sartu zen babes bila, Polizia atzetik zuela, eta azken solairutik erori zen, oraindik argitu gabeko arrazoiengatik. Gertaera argitzeko prozesu judizialean familiari oztopoak jarri baino ez zizkieten egin.
- Iturria: argia