Portugaleten emakume bati eskuineko hankan GAL siglak markatu zizkioten
1989-03-16
Portugaleten emakume gazte bati eraso egin, zigarro batekin besoa erre eta eskuineko hankan GAL siglak markatu zizkioten. Santurtzira bidean zihoan bakarrik, inkontrolatu horiek eraso egin ziotenean. GAL Espainiako zerbitzu sekretuek gerra zikinerako erabili zuten izenetako bat da. Talde hauek gutxienez 70 pertsona hil zituzten Euskadin.
- Iturria: argia