GaurkoanZer?

Eskalatzaile talde batek plataforma ezarri zuen Irurtzungo Bi Haizpe harkaitzetan Leitzarango autobidea eraikitzearen aurka

Efemeridearen irudia

1989-03-26

Eskalatzaile talde batek plataforma ezarri zuen Irurtzungo Bi Haizpe harkaitzetan Leitzarango autobidea eraikitzearen aurka. Bi astez, hainbat lagun txandakatu ziren bertan zintzilik egoteko. Autobidearen proiektuaren aurka ekintza andana egin ziren. 1990ean, Autobidearen Aurkako Koordinakundeak Lurraldea alternatiba aurkeztu zuen, autobidea eraikitzeko aurretik zegoen errepidea baliatzea proposatuz. Alternatiba-proposamena garatzeko 30 milioi pezeta eskuratu zituzten autofinantzaketa bidez.

  • Iturria: argia
Partekatu:

Erlazionatutako pertsonaiak: