Espainiako Poliziak botatako pilotakada baten ondorioz, Isidro Susperregi ANVko militantea hil zen Donostiako ospitalean
1977-03-30
Espainiako Poliziak Donostian botatako pilotakada baten ondorioz, 68 urteko Isidro Susperregi ANVko militantea hil zen ospitalean. Hilaren 12an, amnistiaren aldeko manifestazioan zen Poliziak eraso egin zienean.
Bi aste lehenago hil zuten, gomazko pilotakadaz ere, Jose Luis Aristizabal. Bi pertsona hauek izan ziren Euskal Herrian arma honekin hildako lehenak.
- Iturria: argia