Unai Salanueva Beldarrain intsumisoak bere buruaz beste egin zuen Iruñean

1997-02-10
Unai Salanueva Beldarrain intsumisoak bere buruaz beste egin zuen Iruñean. Zerbitzu militarra egiteari uko egiteagatik kartzelan zela, hirugarren gradua aplikatu zioten; ondorioz, espetxetik irten zen, baina gaua pasatzera barrote artera itzuli beharra zuen. Egun hartan, itzuli baino nahiago zuela hil erabaki zuen.
- Iturria: argia