GaurkoanZer?

Joxe Arregi hil zen Carabanchelen torturen ondorioz

Efemeridearen irudia

1981-02-13

Joxe Arregi Izagirre ETAko kidea hil zen Carabanchelgo espetxeko ospitalean torturen ondorioz. Madrilgo Segurtasun Zuzendaritza Nagusian bederatzi egunez torturatu zuten. “Oso latza izan da” adierazi zien espetxeko kideei hil aurretik. “73 poliziak torturatu zuten Joxe, ez zituzten zigortu, eta are gehiago, haietako batzuk kondekoratu ere egin zituzten”, salatu izan du bere arrebak. Antonio Gil Rubiales eta Julián Marín Ríos poliziak epaitu eta hiru hilabete egin zituzten espetxean.

  • Iturria: argia
Partekatu:

Erlazionatutako pertsonaiak: