Iberduerok Donostian zuen egoitza itxi zuten adreilu eta zementuarekin ekintzaile antinuklearrek
1985-02-16
Adreilu eta zementu masarekin Iberduerok Donostian zuen egoitza itxi zuten ekintzaile antinuklearrek. Ihauteriak zirela baliatuz, Hernani kalean, ikusten zuena sinetsi ezinean zen jendetzaren aurrean lokala klausuratu zuten, eta “Iberduero lapurra” zioen pankarta fatxadan jarri. Kartelean azaldu zuten argindarraren prezioaren igoeraren aurkako ekintza zela.
- Iturria: argia