GaurkoanZer?

Derrigorrezko soldadutzaren amaiera Ipar Euskal Herrian

Efemeridearen irudia

1996-02-22

Derrigorrezko soldadutzaren amaiera Ipar Euskal Herrian. Jacques Chirac Frantziako presidenteak armadaren profesionalizatzea iragarri zuen. Soldadutzaren desagerpena 2001ean finkatu zuen, armada eta defentsa ereduaren erreformaren gauzatzearekin. Hego Euskal Herrian, bitartean, mugimendu intsumisoaren ondorioz, deitutakoen %40a soilik aurkezten zen soldadutza egitera.

  • Iturria: argia
Partekatu:

Erlazionatutako pertsonaiak: