Soldadutzaren aurkako lehen manifestazioa egin zuten Donostian

1977-10-02
Soldadutzaren aurkako lehen manifestazioa egin zuten Donostian. Manifestaziorako deia KEM-MOC, GAI, IT, JIC, EGG, EGAM eta IAM mugimenduek egin zuten. Hil bereko 12an, eta azaroaren 20an ere manifestazioak deitu zituzten Donostian, eta istiluak izan ziren Gobernu Militarraren aurrean Poliziarekin. Hainbat lagun atxilotu zituzten, eta Adingabeen Epaitegira eraman. Urriaren 12an, bestalde, sinadura bilketa abiatu zuten Bilbon.
- Iturria: argia