Karlos Saldise Korta hil zuen Lezon Espainiako talde parapolizial batek
1980-01-16
Karlos Saldise Korta hil zuen Lezon Grupos Armados Españoles talde parapolizialeko pistolari batek. Saldisek herriko mugimendu sozial ugaritan hartzen zuen parte. Azken urteetan talde parapolizialek Euskal Herriko militante ezkertiarren aurkako kanpaina hasi zuten, eta Karlosek mehatxuak zituen. Bi tiro jo zizkioten bere etxeko atarian.
GAE Espainiako zerbitzu sekretuek gerra zikinerako 1975etik 1982ra erabili zuten izenetako bat da, eskuin muturreko kidez osatua. Talde hauek gutxienez 70 pertsona hil zituzten Euskadin tarte horretan.
- Iturria: argia