Igeltsuzko 200 iratxo agertu ziren Gasteizko kaleetan egunak argitu zuenean
2002-01-25
Igeltsuzko 200 iratxo agertu ziren Gasteizko kaleetan egunak argitu zuenean. Metro erdiko izaki koloredunen “bisitak” oihartzun handia izan zuen gasteiztarren eta hedabideen artean. Ertzaintzak eta Udaltzaingoak dozenaka komisaldegira eraman zituzten. Basoetako Iratxoen Asanbladak gerora azalduko zuenez, beren magiarekin Gasteizko Gaztetxea defendatzera joan ziren Arabako hiriburura, desalojo mehatxuaren aurrean.
Irakurri gaiari buruzko erreportajea ARGIAn: Iratxoek Gasteiz okupatu zutenekoa gaztetxearen defentsan.
Ikusi iratxoen azalpen bideoa azpian:
- Iturria: argia